- Igande honetan ospatuko da martxoaren 8aren bueltako ekintza nagusiena Seguran. Hain zuzen ere, Lilatoi herrikoia egingo dute, eta antolakuntzarako boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute; izan emakume edo gizon. Beraz, lasterketan parte hartu ez baino alea jarri nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna, eta liburutegian, 943 801 046 telefonoan edo udaletxean bertan, edo 627 449 161 telefonoan egin daiteke. Segura.eus webgune bidez ere ahalbidetu dute aukera hori.