- Musika Taldeen Mugimenduak (Mutamu) kon-tzentrazioa deitu du biharko, kultura ez profesionala berraktibatzearen alde. 20.00etan elkartuko dira, Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, Kultura segurua da denon-tzat lemapean.

Musikari ez profesionalak baztertu egin dituztela salatu dute. “Pandemiak mundu guztiari eragin dio, baina kultur sektorea da kaltetuenetako bat. Osasun alerta egoera martxan ipini zenean, herriko kultur ekintzak eta entseguak eten egin behar izan ziren. Azken hilabeteetan kultur programazioak martxan jartzen saiatu gara, erantzun zehatzik jaso gabe. Dekretuak argi uzten du ezin dugula inon jo, baina segurtasun berme guztiekin aritzeko aukera eskaintzen dugu, beste sektoreak bezala. Segurtasun arauak betez, kultura segurua da. Gainera, artista guztiak berraktibatzeak beste sektore batzuei ere mesede egiten die”.