Eguraldi ona izan dugu azken egunetan, baina aurrez egindako euri kopuruak kalteak eragin ditu hainbat bidetan. Ataungo kasuan, Udalak jakinarazi du Kaxio bidea itxi egin behar izan dutela Auzmendi eta Etxetxo artean. "Gune hori berritzekotan gabiltza, eta laster irekitzea espero dugu", azaldu dute. Beraz, oraingoz bide hori ez da erabilgarri egongo.