Zine alternatiboaz gozatzeko azken aukera, ostegunean

22.02.2021 | 00:49

ordizia – Ordiziako Herri An-tzokian otsaileko ostegun guztietan zine alternatiboa eskaintzen ari dira. Orain arte, La noche de San Lorenzo, La regla del juego eta El Chico izan dira ikusgai, azken honen protagonista Charles Chaplin da 100 urte bete ditu ikus-entzunezkoak. Gauzak horrela, ostegun honetan emango zaio amaiera ziklo honi, non Las luces de la ciudad eskainiko den. 19.00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak lehiatilan erosi daitezke gaur hasita ostegunera bitartean.