- Lemniskata Zientziak elkarteak Made in Goierri zikloa antolatu du, eta gaur hasiko da Faustino Mujikaren Pi, e, izenbakiei buruzko apunte batzuk hitzaldiarekin. 19.00etan da saioa, Beasaingo Igartza jauregian. Honez gain, datozen ostiraletan beste hiru hitzaldi izango dira, guztiak ordu eta leku berean: Lortek zentroaren nondik norakoak, Euskal kostaldeko ur masen ezaugarriak eta Martin Lopez de Isasi XVI. mendeko enpresa-gizonaren bizitza.