- Lazkaoko Udalean gaur egingo da Osoko Bilkura, 18.30ean hasita. Hau da landu eta bozkatuko den gai zerrenda: ?idazkaritzaren sailkapenaren aldaketa Eusko Jaurlaritzari eskatzea, Udaltzain plaza bat sortzea, San Benito ikastolako eraikina udal inbentarioan sartzea, Juan Ignacio Moyuak fidantza itzultzeko egindako eskaera, Ostalaritza Aurrera elkarteak aurkeztutako mozioa, eta COVID-19 pandemiaren aurrean hainbat sektoretan kaltetuak izan diren autonomo eta langileei EAJk aurkeztutako babes adierazpena.