- “Gazteen lokalen egungo araudiak ezarrita dituen baldintzak zorrotzegiak direla eta lokal askok ez dute baimenik eskatzen ezin dituztelako betetzen”, azaldu dute Beasaingo Udaletik. Hori horrela, ordenantza berraztertu duela azaldu dute, eta osagarriak diren hainbat ekarpen eta aldaketa erantsi zaizkiola: iragarki taulan egin daiteke aldaketen kontsulta.

“Araudiaren helburua gazteen lokaletarako arau-esparru bat izatea dela kontutan izanik, oinarrizko segurtasun eta osasun baldintzak bermatu behar dira. Lokal bat erabili ahal izateko gutxieneko baldintza eta ekipamendu batzuk eskatzea da ordenantzaren xedea”.

Diziplina-araubide berritua lokalen erabiltzaileentzat eta lokalen jabeentzat izango da, eta proposatzen den araudiarekin ohikoak diren arazoei konponbidea emango zaie. Ekarpenak udala.@beasain.eus helbidera egin diatezke, otsailaren 9a baino lehen.