- "Ahalduntzetik gure bizitzaz jabetzeko, indarkeria egoerei segurtasunez aurre egiteko, geure buruarengan konfidantza berreskuratzeko, zaintzeko eta mugak jartzen ikasteko" helburuarekin antolatu dute larunbat honetarako, hilak 16, Ordiziako Majori Kiroldegian autodefentsa feminista tailerra, Udaleko berdintasun sailak sustatuta.

Aurrez aurrekoa izango da eta bertan hainbat teknika ezagutu eta praktikan jarriko dira. Egungo egoerara egokitzeko, aurrez izena eman beharko da, horren baitan egokituko direlako espazioak. Hala, berdintasuna@ordizia.eus helbidera idatzi daiteke edo 688 822 329 telefonora ere bai.

Goiz osoa iraungo du ekimenak, izan ere, 9.30ean emango zaio hasiera eta ez da amaituko 13.30ra arte. Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.