- Negu giroa nagusitzen ari da egunotan gure inguruan, elurra protagonista nagusia bihurtuz eta tenperatura baxuak jasanez. Gauzak horrela, Ordiziako Udalak herriko iturri guztiak ixteko erabakia hartu du. Izan ere, jakinarazi dutenez, tenperatura baxuak direla eta “arriskua dago hoditeria izozteko”. Denborale hau igarotakoan eta tenperaturek gora egitean berriz ere zabalduko dituzte iturriak.