- Gabon hauetarako egitaraua antolatu dute Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin batera herritarrak kultura kontsumitzera bultzatzeko.

Batetik, Leopoldina Rosa: gaur egingo istoria aldi baterako erakusketaren bisita gidatuak antolatu dira komisioarekin batera, lehen pertsonan ikusteko aukera izanez. Hain zuzen, abenduaren 30ean gozatu ahalko da bisita gidatu berezi honetaz. Eguerdiko 12.00-etan abiatuko da, eta doakoa izango da guztientzako. Aurrez izena eman beharko da hemen parte hartzeko.

Bestalde, Museoa Familian programaren barnean, euskarazko ipuin kontaketak jasotzen dituen doako saio ezberdinak antolatu dira. Lehen saioa datorren asteartean, abenduaren 29an, goizeko 11.00etan izango da. Bertan, Sutondoko ipuin kutunak izenburu duen ipuina kontatuko da.

Urte berriarekin batera ere eskainiko dira ipuin kontaketekin lortutako emanaldiak; izan ere, urtarrilaren 5ean, asteartea, goizeko 11.00etan Bartolo Potzolo, Batista Biribil eta Joxepa tronpeta izenburua duen ipuin kontaketa egingo da museoan.

Eguberrietako egitarauari amaiera emanez, Zumalakarregi Museoak barnean duen MusealiaK mikro espazioan, Mikelete jantzi erakusketa osoa aurkezten du. Bertan, gorputz polizial honen inguruan gehiago jakin eta lehen eskutik erakusketa bisitatu eta uniformea ezagutzeko aukera dago.

COVID-19aren aurreko osasun neurriak direla eta, jardueretan aurrez izen ematea ezinbestekoa dela jakinarazi dute. Horregatik, 943 889 900 edo 659 434 566 telefono zenbakira deitu edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da.

Bestalde, museoa bisitatu nahi duenak ere badu horretarako aukerarik. Asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10.00etatik 14.00etara, eta larunbatak eta jai egunetan honako ordutegia du: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.