- Hilaren 28 eta 29an, Misterio etxea izeneko scape room-a garatuko da Idiazabalen. Kasu honetan, iraganera bidaia egitea proposatzen da, XX. mendearen erdialdeko emakumeen eta gizonen bizimodua irudikatzeko. Maiordomo batek, bere hildako jabeen etxea aurkezten du. Emaztea emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsua zen, eta bidaia honetan orain arte lortutakoa agerian ikusi ahalko da.