COVID19 ra egokitzeko laguntzak Lazkaon

Ostalaritza eta merkataritza guneek egindako inbertsioaren zati bat Udalak diruz ordainduko du

21.12.2020 | 00:41

lazkao – COVID-19aren ondorioz, asko izan dira ostalaritza eta merkataritza guneetan inbertsioa egin behar izan dutenak, egoerara egokitu eta segurtasuna bermatzeko. Lazkaoko Udalak diruz lagunduko die inbertsio hori egin dutenei, eta 2020ko azken egunera arte izango dute epea diru-laguntza hori eskatzeko. Guztira, 2.000 euro arteko laguntzak eskatu ahal izango dira, inbertsio mailaren arabera; gehienez ere, gastuaren %80a.

Dirulaguntza hauek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek martxoaren 13tik hasi eta 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean izandako ondorengo gastuetan lagun-tzeko izango dira: lokalak eta terrazak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, eta bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua (transformazio digitala).

Udalak adierazi du, dirulagun-tza honek "harrera oso ona" izan du: "Dagoeneko hamabi ostalarik, merkatarik eta zerbitzu arduradunek eskaera aurkeztu dute eta beste batzuek tramitatzeko asmoa dutela iragarri dute". Ahalik eta eskaera gehienei erantzuna emango zaiela ziurtatzeko helburuarekin, Udalak dirulaguntzaren aurrekontua 40.000 eurora igo du.

Herri Ekonomia sustatzea eta garatzea Lazkaoko Udalaren oinarri estrategikoan kokatzen da eta martxoko itxialdiaren ondoren eta kalte ekonomiko larriei aurre egiteko laguntza eman nahi du herriko merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren jarduera ahalik eta azkarren eta modu seguruan berreskuratu dadin, laguntza lerro bat aktibatuz.