- Iaz egin zen lehenengo aldiz Idiazabalen Alaken, Gabonetako azoka txikia eta arrakasta ikusirik, aurten errepikatzea erabaki da. Abenduaren 20an egingo da, Igarondo pilotalekuan. Udalak, herritarrak azokan postua jarriz parte hartzera gonbidatu nahi ditu, sortzaile edo artisau moduan, bigarren eskuko objetuen salmenta edo trukea eginez. Izena gaur arte eman daiteke, Udaletxean edo 696 690 887an.