- Azken txanpara iritsi da Zaldibiako Udalak irudi berria aukeratzeko antolatutakoprozesua. Gaurtik aurrera herritarrek izango dute azken hitza. Lau aukeren artean gehien gustatzen zaiena aukeratu beharko dute zaldibiarrek, eta horretarako, abenduraren 20a bitartean aurkeztutako irudiak bozkatu ahalko dituzte Karreane kultur etxean. Honako ordutegia izango da: gaurtik hasi eta ostegunera 16.30etatik 19.00etara, baina asteazkenean goizez ere egongo da aukera, 11.00etatik 13.00etara. Ostiralean, hilak 18, plazan jarriko da mahaia bozka eman ahal izateko, 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etatik 19.00etara. Abenduaren 20a izango da erabakitzeko azken eguna, eta 11.00etatik 12.00etara jasoko dira herritarren iritziak.

Guztira, 2008an eta lehenago jaio eta Zaldibian erroldatutako herritarrek izango dute eskubidea Zaldibiako Udalaren irudi berria aukera-tzeko prozesuan parte hartzeko. Eztitxu Mujika alkateak azaldu bezala, "pertsona bat, bozka bat" prin- tzipioan oinarrituko dira. COVID-19a dela eta bakartuta edo berrogeialdian dauden pertsonek Udaletxera dei dezakete, 943 88 03 57, eta bertan argituko zaie zein bide jarraitu behar duten bozka eman ahal izateko.

Gaztetxoen iritzia kontuan hartzea garrantzitsua dela deritzote, eta horregatik 2007tik gaur arte jaiotako zaldibiarrek, Lardizabal herri ikastetxearen bidez, gelaka bozka-tzeko aukera izango dute. Kasu honetan, ikasgela adostasun batera iritsiko da gela bakoitzeko bozka bakarra eman ahalko baita.

Emaitza igandean jakinaraziko da. Abenduaren 20an eguerdiko 12.00-etan hasiko da Zaldibiako Karreane kultur etxean kontaketa, baina bertan parte hartze prozesu honen Jarraipen Batzordea osatzen duten kideek bakarrik soilik parte hartuko dute. Emaitza, ondoren, Osoko Bilkuratik pasa beharko da, eta bertan berretsiko da erabakia; segidan hasiko da irudi aldaketaren prozesua.

Kontuan izan behar da irudi berriak ez duela armarriaren desagerpena ekarriko; hori dokumentazio ofizialetarako mantenduko da, baina aukeratzen den irudi berriak jantziko ditu Udaletxe berriko eraikina, eta Udalarekin lotutako ekimen eta materialak.