- Indarkeria matxista leku askotan gorpuzten da, eta horren inguruan Legorretan gai hausnarketa egin eta norberaren ekintzen inguruan ere gogoeta egiteko prozesu bat martxan jarriko dute. Aurreneko saioa igande honetan izango da, hilaren 13an, eta parte hartzeko izena eman behar da: berdintasuna@legorreta.eus helbidera idatzi, edo udaletxean bertan. Gainontzeko bost saioak 2021 urtean gauzatuko dira.

Hala nola, esperientziak entzun eta elkarren ikuspegiak jaso, indarkeria egoeren aurrean ohiko jokabideak aztertuko dira Aldundiak, Udalak eta herriko talde feministak abiatutako ekimenak.