- Beasaingo Udalak herriko merkataritza bizia izatea nahi du, eta horregatik egitasmo berri bat abiatu du. Batetik, jendearen arreta erakarri nahian, herriko lokal hutsetako erakusleihoetan binilozko iragarkiak jarri ditu udalak. Kale bixi, herri bizi leloa eta “ireki” hitzaren bidez, lokal hutsak betetzeko deia egiten du Udalak. Hala, diru laguntzak eskainiko dituzte lokal huts horiek betetzeko; J. M. Iturriotz kalean dauden lokalek izango dute lehentasuna nahiz eta udalerri osora zabalduta dagoen egitasmoa.

Laguntzak alokairua ordain-tzeko bideratuta egongo dira eta Igunean egin behar dira eskaerak. Kontratu hori gutxienez hiru urtekoa izan behar da, lehenengo urtean alokairu gastuaren erdia (gehienez 300 euro hilean), lagunduko da. Bigarren eta hirugarren urtean aldiz, alokairuaren %40aren kargua hartuko du, gehienez ere 200 euro hilean. Establezimendua erosiz gero, dirulaguntza katastroko balioaren %4 izango da, gehienez 2.000 eurokoa.