- Euskadi Brass taldearen saioa ikusi ahal izango da herriko parrokian igande honetan. Aurreko kontzertuetan bezala, nahiz eta doakoa den kontzertua edukiera mugatua izango du, dagozkion segurtasun-neurriak bermatzeko. Horregatik, saiorako gonbidapenak beharrezkoak izango dira eta Barrena kultur etxean jaso daitezke, 943 805 630 telefonoan.

Talde honetan irakasle, ikasle eta artista gonbidatuak elkartzen dira helburu berdinarekin: elkarrekin ikasi, partekatu eta dibertitzea, gehien gustuko duten gauza eginez: musika. Jaialdi honen barnean kokatuko denez, denboran zeharreko bidaia proposatuko dute kontzertuan, barrokoko eta berpizkundeko hainbat estilotatik igaroko dira; hala nola, Alemania, Ingalaterra, Italia eta Frantzia. Horretarako, musikari askoren erreferentziak izango dira presente, besteak beste H.L.Hassler, G.Gabrieli, T.Albinoni, H.Purcell, W.Byrd, C.Gervaise eta J.S.Bach.

"Musika herrikoia eta musika erlijiosoa funtsezkoak izan dira berpizkundean eta barrokoan musika klasikoa garatzeko", agertu dute.

Barroko Airen ere eragina izan du pandemiak, izan ere, izatez azaroan egiten den musika zikloa izaten da. Atzerapenak atzerapen, igande honetan eta hurrengoan ere izango dira saioak. Hain zuzen, amaiera emango dion kontzertua abenduaren 13an egingo da eta Vocalia Taldea eta Conductus Ensemble taldeek elkarlanaren emaitza jarriko da mahai gainean, herritarrek eta ingurukoek emanaldi bikainaz gozatzeko aukera izan dezaten.