- Larunbaterako, Lazkaomendin Albitxu baserritik Abalin baserrira doan bidea, eta San Prudentzio auzotik Izar Baso baserrira doana auzolanean txukuntzeko deia egin du Lazkaoko Udalak. Goizeko 8.00etan ezarri da hitzordua Lartxai Elkartean eta Izar Baso baserrian, hurrenez hurren. Norbaitek traktorea izango balu eramatea eskatu da. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 088 080 telefonoan.