- Ostegun honetan, Beasaingo sortzaile baten lana ezagu-tzeko aukera izango da. Hain zuzen ere, Irango jatorria duen baina Beasaingo Astigarreta auzoan bizi den Kimia Kamvariren liburu berria aurkeztuko da, Igartza jauregian, 18.00-etan, Natura Change edo Natura aldaketa izena duena. Kamvariren bakarkako erakusketa 2018ko azaroaren 22tik iazko otsailaren 22ra bitartean Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Donostian, estreinakoz erakutsi zen.

Erakusketaren harira sortutako eta bertako dokumentazio grafikoarekin ondutako liburua da ostegunean aurkeztu dena. Lidia Montesinos (antropologoa), Michael Marder (filosofoa), Koenraad Van den Driessche (geologoa), Kimia Kamvari (artista) eta Nader Koochaki (editorea) izan dira partaideak.

Naturari begiratzeko modu propioa landu du urte hauetan zehar Kamvarik, eta ildo horretatik lanean ari da bere egitasmo berrietan ere; hala nola, iaz egindako Event Horizon erakusketan.

Beasaingo Udalak herriko sortzaileei lekua ematen segitzen du halako kultur ekintzei bultzada emanez, eta ezagutzera jarriz.