- Olaberriako errealitatea erakutsiko du aurtengo Euskaraldirako herrian prestatu duten bideoak. Herri txikietan ere izaten dira atzerritarrak, eta horiengan arreta jarriko du bideoak. Hala, hiru profil ezberdineko euskaldunen bizipenak erakutsiko dituzte dituzte, haiek izango dira protagonista ikus-entzunezkoan. Hain zuzen ere, Espainian jaiotako euskal hiztuna izango da bat, Olaberrian jaiotako emakume gazte bat bigarrena, eta herriko eskolan ikasten duten atzerriko lau seme-alaben amaren kontakizunak osatuko du bideoa.

Bestalde, Ahobizi eta Belarriprest txapak eskuragarri jarriko ditu Udalak, eta Euskaraldian izena emateko jarritako gunean edo udaletxean jaso ahal izango dira. Hala, ostiralean, hilak 13, 18.30-20.00 bitartean, azaroaren 15ean, igandea, 12.00-13.30, eta azkenik, azaroaren 19an, 18.30-etatik 20.00etara bitartean jaso ahalko dira txapak.