Komertzioen inbertsioak finantzatuko dira Lazkaon

Laguntza lerroa abiatu du Udalak, eta abenduaren 30a izango da azken eguna eskaera egiteko

07.11.2020 | 23:45

lazkao – Lazkaoko Udalarentzako herriko ekonomia sustatzea eta garatzea da gaur gaurkoz oinarri estrategiko garrantzitsuenetako bat. Horregatik, aurtengo martxoko itxialdiaren ondoren, eta sektore honek jasan duen kalte ekonomiko larriei aurre egiten lagun-tzeko asmoarekin herriko merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren jarduera ahalik eta azkarren berreskuratu zedin laguntza lerro bat aktibatu zen. Irekiera hori osasun baldintza egokiekin egitearen bermea zuen oinarri.

Ondorengo hilabeteetan herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzaren jarduera gehiena berriro ere aktibatzea lortu zen arren, COVID-19ak sortutako egoera berria dela eta, jarduerak moldatu egin behar izan dituzte eta segurtasuna mantentzeko neurriak hartu. Hala, inbertsio horiek finantza-tzeko laguntza lerroa jarri du abian Udalak. Eskaera epea azaroaren 3tik abenduaren 30a bitartekoa da, eta Udalean egin behar da. Lagun-tzaren zenbatekoa justifikatutako inbertsioaren %80koa izango da, 2.000 euroko mugaz.