- Igande honetan ospatuko den Santu Guztien egunerako protokoloa osatu dute herri askotan, tartean, Ordizian. Gogoratu dute gehienez seiko taldeak elkartu ahalko direla hilerrian, inoiz ere ez gehiagokoak, eta sarrera eta irteerak desberdinduta egongo direla.

Hilerrira sarrera aparkalekutik egingo da, eta horretarako oinezko ibilbidea itxiko da aparkalekuan zehar; irteera zerbitzu atetik egingo da, hilerrira sartzen den errepidetik. Irteera kontrolatzeko eta bertatik inor sartzen ez dela ziurtatzeko pertsona bat egongo da bihar eta igandean, eta jende asko pilatzen den uneetan. Gainera, Filipinak kalera jaisten diren eskailerak itxita egongo dira igandean.

Komuna irekita egongo da gaur eta bihar, eta horretarako garbiketa zerbitzua indartuko du Udalak. Hala ere, jende pilaketak izaten diren ordutegiak ekiditeko deia egin du Udalak, eta segurtasun neurriak betetzeko.