- Gaur, urriak 27, amaituko da Idiazabalgo eta Ordiziako Udaletan egin duten lan eskaintzan izena emateko epea. Ordizian sei dira eskain-tzen diren postuak, eta Idiazabalen, berriz, bi.

Goierriko bigarren biztanle gehien dituen herrian honakoak dira beteko diren postuak: lau peoi, sei hilabeterako eta jardunaldi osoan. Sei hilabeterako, administraria ere bai, Idazkari-tza Sailerako, Tramiteen eskuliburua burutzeko, %80ko lan jardunaldian, eta administraria, Idazkaritza Sailerako, Ondasunen inbentario lanetarako. %80ko lan jardunaldian.

Idiazabalgo kasuan peoia eta garbitzailea behar dira, eta eskaintza sei hilabeterako izango da.

Interesa dutenek izena Lanbide bidez eman beharko dute, eta kontratatuek langabeak izan behar dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egon.