- KZguneak zuzeneko hi-tzaldiak eskaintzen jarraitzen du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez, eta Lazkaoko Udalak horiek bultzatzeko deia egiten du. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea baita.