- Inorentzat ez da erraza bizi dugun egoera. Herrietako elkarteak ere gaizki pasatzen ari dira eta zailtasun asko dituzte lanean jarraitzeko. Izan ere, ekitaldiak antolatzeko baliabide gutxirekin arau zorrotzak bete behar dituzte eta asko dago galtzeko. Hala, Legazpiko Izadi Zaleak elkarteak mendi irteerak bertan behera uztea erabaki du. Segurtasun eta osasun bermeak dituztenean berrabiaraziko dituzte irteerak.