- Zaldibiako Irakurle Taldea berriz ere martxan da, eta udazkeneko proposamena Han ez banengo bezala eleberria izango da. Abenduaren 10ean izango da literatura tertulia eta Karmele Etxabe Azkarate arituko da gidari lanetan, liburuaren nondik norakoetan sakon-tzeko. Slavenka Drakulic Kroaziako idazle irakurrienetakoa da eta liburu hau Bosniako gerraren aldirik latzenean girotuta dago.