- Gaur, 18.30ean, Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promesa mailako lau t’erdiko txapelketan, Oskozek Aitor Altunaren aurka jokatuko du. Elite mailako binakako txapelketan, berriz, Eneko Labaka eta Sarasa, Elola eta Aldaberen aurka arituko dira. Bi partida horien aurretik, txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatuko dira: Aleman eta Baez, Urtzelai eta Babarroren aurka arituko dira. Sarrerak hiru euro balio du eta ikusleen artean saski bat zozkatuko da