- Lazkaoko Jabetze Eskolak urrian eta azaroan sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta (zis)gizonen desboteretzea landuko ditu.

Sendabelarren propietateak ezagutu, kosmetika produktuak etxean egiten ikasi eta osasuna modu autonomoan kudeatzen ikasteko ikastaroa urriaren 22an eta azaroaren 5ean izango da, (18.00-20.00), Ekoudalatx Mintegi Ekologikoaren eskutik.

Kontzientzia emozionala eta autozaintza ikastaroa Edurne Pujanak emango du, azaroaren 12, 19 eta 26an, (18.00-20.00). Autodefentsa ikastaroa, berriz, azaroaren 27an izango da, 17.00etatik 20.00etara, eta Gizonen desboteretzea azaroaren 23an landuko da, 18.00etatik 20.00etara.

Izena urriaren 5etik 14ra bitartean eman behar da 943 08 80 80 edo udala@lazkao.eus helbidean. Zozketa egingo da eta lazkaotarrek izango dute lehentasuna.