- Abendura bitartean, kultur ekitaldiek protagonismoa hartuko dute Beasainen. Adin guztietako pertsonei zuzendutako eta urte amaiera bitartean garatuko den egitarau zabala aurkeztu dute Xabier Matarranz kultura zinegotziak eta Amaia Gomez de Segura, kultur teknikariak. Aldaketa nabarmenena honakoa izango da: kalean egin ohi diren ekitaldiak areto itxietan egingo dira, besteak beste, Igartza Jauregian edo Usurbe Antzokian.

Hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, bertso saioak eta bestelako emanaldiek osatuko dute egitarau zabal hau.

Hasi berri den urrian, esaterako, hilaren 18ra bitartean Beasaingo hezkuntzaren hastapenak eta bilakaera" ikusi ahalko da Igartzan. Datorren igandean, bestalde, XXIX. Aire zabaleko pintura lehiaketa, sariketa eta erakusketa egingo dira Igar-tzan. Hilaren 17an, bestalde, Aurtzaka dantza taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Usurbe antzokian, 19.00etan. Hurrengo egunean ere musikaren alorretik joango dira ekintzak, eta Igartza Musika Programaren barnean kokatuta, Euskadivarius orkestak saioa eskainiko du 19.00etan hasita, Andre Mari Zeruratuaren parrokian.

Dantzak ere izango du tartea, eta urriaren 23an Dantzaki dantza eskolaren emanaldia ikusi ahalko da, Usurbe antzokian, iluntzeko 22.00-etatik aurrera. 29an, bestalde, Azgizpi argazki elkarteak erakusketa zabalduko du, eta Beasain hiria lehiaketako sari ematea ere bertan egingo da. Hilabetea amaitzeko, bestalde, 30ean, herriko txistulariek kontzertua eskainiko dute Usurbe antzokian, 22.00etan.

Azaro eta abenduan ere etenik gabe izango dira ekitaldiak; nahiz eta urteko azken hilabeteko zenbait saio oraindik ere zehaztu gabe dauden. Bien bitartean, nabarmen-tzekoak dira, besteak beste, azaroan garatuko diren batzuk: 10an aurkeztuko den Beasaingo paperak 28. alea. Igartzan izango da, 19.00etan: Gudugarreta herri bildua eskualdeko historian. 14an Izaro abeslariak emanaldia eskainiko du, 21ean Igartza Musika Beka ospatuko da, eta 28an Garazi Zabaleta beasaindar musikariaren txanda izango da.

"Pandemiaren ondorioz gogor kolpatua izan da kultur industria eta arlo honetan lan egiten duten profesionalen alde eginez ezohiko egoera honek ezarritako mugak direla ere, ekitaldiak antolatzen jarraitzeko asmoari eutsiko dio Udalak", zehaztu du Matarranzek.