- Irailaren 20an bertan behera gelditu zen Losers an-tzerki emanaldia Idiazabalen, soinu arazoak medio. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak konprometitu egin ziren berriz herrian saioa eskaintzeko, eta lau bider egingo dute, gainera.

Urriaren 4an eta 5an, 18.30ean eta 20.30ean izango da ikusgai ikuskizuna, Guraso elkartean. Aforoa 37 lagunekoa da eta izen- ematearen arabera osatuko dira emanaldiak. Gehienez pertsonako lau lagunen erreserba egingo da, izen-abizenak emanda. Saioa aukeratzeko izen-ematea gaur irekiko da, liburutegian aurrez aurre edo telefonoz (943 18 70 99).