- Lazkaoko Udalak diru laguntza lerro batzuk jarri ditu abian koronabirusaren agerpena eta horrek ekarri dituen eta beharrezko izan diren aldaketen gastua leuntzeko. Herriko saltokiek irailaren 30a baino lehen egin beharko dituzte eskaera hauek, epea luzatu ostean, eta Udaletxean bertan egin beharko dira.

Hain zuzen ere, establezimenduek egokitzapenak egin behar izan dituzte haien lokaletan osasun-baldintza egokienak berma-tzeko eta horretarako hainbat gasturi aurre egin beharko diote. Udalak, hirugarren sektorea indartu eta babesa emateko asmoz, gastuen % 60 diruz laguntzeko lerroa jarri du abian.

Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik irailaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun eta higiene neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa eta muntaketa gastuak ordaintzeko erabiliko dira.

Helburua, NBE-EPI, hots, maskara, eskularruak, eta gela; desinfekzio elementuak eta sistemak, hala nola, ozonoa eta uhin ultramoreak; babes manparak, pedalen paperontziak, gai informatikoak, merkaturatze eredu berrien egokitzapenak eta sustapenak (online plataformak) erosteak eragindako gastuak arintzea da.

"Lazkaoko ekonomia sustatzea eta garatzea Udalaren helburu nagusia", azaldu dute eta horregatik jarri zuten martxan Berraktibazio Plana, sektoreari ahalik eta laguntza gehien emateko. Zalan-tzarik izanez gero eta tramiteak egiteko Udaletxera joan daiteke, 943 08 80 80 telefono zenbakira deitu, edo diruzaintza@lazkao.eus helbider idatzi.