- Udalaren eta Bareak, Beasaingo Merkatari Elkartearen arteko lankidetzari esker, bonoak berriz ere martxan jarriko dira. Joan den astean egin zuten bilera presentziala eta bertan egin zen orain arteko egitasmoaren inguruko hausnarketa. Ikusi zen lehen txandako bonoek "eragin positiboa" izan dutela, eta berriz errepikatuko dute formula.

Horrela, Beasaingo Udalak hirugarren sektorea biziberritzeko planarekin jarraitzen du, eta lehen tanda egin ostean, beste 7.500 bonu aterako ditu irailaren bigarren hamabostaldian herriko dendetako kontsumoa bultzatzeko asmoarekin.

Bonuei esker bezeroak 30 eurorekin 50 euroko erosketa egiteko aukera izango du, gainerako 20 euroak Beasaingo Udalak bere gain hartzen ditu. Lehen bonoak maiatzean banatu ziren, eta eskaria handia izan denez, jarraitzea erabaki dute. Orain arte egin bezala, bonuak merkatari, tabernari eta zerbitzu establezimenduetan jasoko dira.

Era berean, Beasaingo Udalak merkataritza sektorea biziberri-tzeko diru laguntzen oinarriak zehaztu ditu. Neurri honen xedea lokal hutsak merkataritzara bideratzea da, herritarrei erraztasunak emanez. Hala, Jose Migel Iturriotz kaleko lokalek izango dute lehentasuna kasu honetan. Merkatari-tza Biziberritzeko plan bereziak ere jasotzen du gune horretan pila-tzen direla lokal huts gehienak eta, bere kokapenagatik, Udalak garrantzia ematen dio kale bizitza berreskuratzeari. Hala ere, diru- laguntzak edozein kaleetarako izango dira baliagarriak. Eskariek eskaintza gainditzen badute, laguntzak lokalaren arabera banatuko direla aurreratu dute.

Laguntza eskari hauek urriaren 30a baino lehen egin beharko dute interesa dutenek. Izapideak Beasaingo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez egin daitezke edo harrera bulegoan.