- Bost kontzertu egongo dira aurtengo Antioko 37. Musikaldian. Lehenengoan Iparragirre omenduko dute eta laugarrenean Beethoven. Izan ere, aurten Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena eta Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena dira.

Lehen lau kontzertuak Antioko baselizan izango dira, 19.30ean. Autobus zerbitzua egongo da. 18.30ean irtengo da, Correosetik. Azkena Ezkioko Igartubeiti baserrian izango da, 18.00etan.

Irailaren 5ean Joxan Goikoetxea akordeoilariak eta Euskamerata taldeak Iparragirre eta Lete:? bi min kantuan ikuskizuna egingo dute. Iparragirreren eta Leteren kantez gain, Bach, Meyerbeer, Pergolesi, Wordsworth, Schubert, Sagreras, Xenpelar eta Angelisen obrak joko dituzte.

Irailaren 12an, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal piano-jotzaileak Metamorfosia kontzertua egingo dute. Moreno, Rivas, Hakim, Garbizu, Gorosarri eta Lazkanoren lanak eskainiko dituzte.

Irailaren 19an, Vocalia abesbatzak eta Ensemble Conductus talde instrumentalak kontzertu barrokoa egingo dute. Vivaldi, Galuppi eta Hasseren obrak joko dituzte. Irailaren 26an, berriz, Kamerata Euskdivarius taldeak Beethovenen 7. Sinfonia joko du.

Bosgarren eta azken kontzertua Ezkioko Igartubeiti baserrian izango da: ?urriaren 3an, 18.00etan. Gandeia taldeak joko du.

COVID-19a dela eta, kontzertuetara joateko gonbidapena beharko da. Gonbidapena Zelai Arizti kultur etxean eskatu beharko da, kontzertu bakoitzaren aurreko astean, astelehenetik asteazkenera. 943 729 154 telefonora deitu beharko da (9.00etatik 14.00etara) edo kultura@zumarraga.eus helbide elektronikora idatzi. Eskaerak eskuragarri dauden gonbidapenak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira.