- Bata bestearen atzetik, Goierriko herrietan udan ospa-tzekoak ziren festak bertan behera gelditzen ari dira. Zerain izan da azkena zerrenda honetara ba-tzen. Abuztuaren 13tik 17ra ziren ospatzekoak, baina azkenean ez da festarik izango. Udalak ez du segurtasun bermerik ikusten: “Inguruan ditugun beste herriek, Zegamak eta Gabiriak adibidez, ez dute festarik ospatuko”, azaldu dute ohar bidez. Herri afaria izaten da jende gehien biltzen duen ekintza, eta horrek “foko berri bat” eragin dezakeela ikusiz, ezin dutela halakorik egiteko arriskurik hartu azaldu dute.