- Orain urte asko ar-tzainek ardien artilea saltzen bazuten ere, azken urteetan beheruntz joan da interesa bestelako produktu batzuen agerraldiarekin batera, eta egun ordaindu egin behar da erabilerarik ez duen artile hori jasotzeko. Idiazabalen bihar egingo dute hori, abeltzainen pabiloian. Bilketa egun bakarrean egingo da eta aurrez hitzordua eskatu behar da 696 433 602 telefonora deituta, eta ordainketaren agiria ere eramatea beharrezkoa da. Tarifak 36,30 eurotik ia 400 eurora iristen dira, kopuruaren arabera. Lurgintzak eta Abelurrek kudeatuko dute bilketa, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin.