- Bihar hasiko dituzte Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan bisita tematizatuak. Uztail eta abuztuan gozatu ahalko da hauetaz, eta hiru multzo, hiru gai ezberdin landuko dira bertan. Hala, Emakumeen presentzia Igartzan izango da lehena, eta bi hizkuntzatan eskainiko dira: uztailaren 15 eta abuztuaren 5ean euskaraz eta uztailaren 16 eta abuztuaren 6an gaztelaniaz, 17.00etan hasita.

Industriaren hastapenak Igar-tzan euskaraz uztailaren 22an eta abuztuaren 12an eskainiko dira, eta 23 eta 13an gaztelaniaz, guztiak 17.00etan. Amaitzeko, Bisita mitologikoa uztailaren 29an eta abuztuaren 19an euskaraz egingo da eta 30 eta 20an gaztelaniaz; 19.00etan.

Bisita gidatu bakoitzak lau euroko kostua du eta segurtasun neurriak bermatzeko, aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da. Horretarako igartza@beasain.eus helbidera idatzi edo 943 087 798 telefonora deitu.