- Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzak duela lau urte ezarri zuen geotermia sistema, eta horrek energiaren kostuan aurrezpena izatea ekarri du, hain zuzen ere, gasarenean. Horretarako egokitzapen lan batzuk egin behar izan ziren, baina dirudienez fruitua ematen du aldaketak. Lurrazalean, 120-150 metrora dagoen beroa aprobetxatzeari deitzen zaio geotermia, hau da, lurraren barneko tenperatura aprobetxatzea. Beasaingo kasuan, adinekoen egoitzan 17 zulaketa egin ziren 120 bat metrora. Eskuratzen den bero hori berogailu sistemarako eta garbiketa zein osasun beharretarako erabiltzen da.

Hala ere, Arangoiti egoitzaren mantenurako beharrak egoiliar kopuruaren handitzearekin batera igo dira eta horrek ekarri du energia elektrikoaren kontsumoak, aldiz, gora egin izana.

Ura berotzeko instalakuntza geotermikoa jartzeko hautua egin zen, energia lortzeko ohiko sistemekin alderatuz, energia geotermikoak aurrezpen ekonomiko garrantzi-tsua lortzea ahalbidetzen duelako.

Beasaingo Udal gobernuak, haren kudeaketaren oinarrian ezarrita dauzkan ardatz eta helburu nagusien baitan, herritarren ongizatea eta zerbitzu eraginkorra eskain-tzeko helburuei jarraituz burututako lanaren emaitza izan da berrikuntza hau.