- Asteartean zabaldu zituen berriz ere Beasaingo liburutegiko ikasgelak, eta neurri bereziak bete behar dira gunearen erabilerarako. Hain zuzen, ikasgelara sartzeko eta gela erabiltzeko beharrezkoa da bakoi-tza haren txartelarekin sartzea; ez bada, liburutegian egin daiteke 17 urte baino gehiago izanez gero.

Goizeko 7.00etatik dago zabalik eta 21.00etan ixten da, beraz, ordu muga zabala dute erabiltzaileek. Hori bai, sartzerakoan bertako kontrol orria osatu behar dute erabiltzaileek eta dagoeneko ohitura bihurtzen ari dena bete behar da: musukoa jartzea derrigorrezkoa da.

Ikasteko momentua amaitu ostean bakoitzak bere postua garbituko du horretarako prestatuta eta bertan dauden produktuekin. Gainera, liburutegiko erabiltzaileek apalategietara gerturatu eta liburuak aukeratu di-tzateke. Helduen liburutegiko aforoa sei pertsonakoa izango da eta haurren liburutegikoa laukoa.