Bertso paperak bapatekotasunari kontra egiten dio, izan ere, aukera ematen dio sortzaileari behar edo nahi duen denbora adina hartzeko ondoren jendaurrean jartzeko barnetik atera zaiona. Eta badira abilezia horiek ere balioan jarri nahi dituztenak, patxadan denbora muga izan gabe eta hitz bakoitza ondo neurtuz gara-tzen diren bertsoak.

Ordiziako Argi Berri elkarteak badu esperientzia andana bide horretan, bertso paperei merezi duten lekua ematen. Hain zuzen, aurtengoa 28. edizioa izango da txapelketa hau antolatzen dutena, Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa izenpean. Izena bertsolariaren omenez jarri zioten txapelketa honi, hark, bertsolaritzari esker, gizarteari egindako ekarpena gogoan izanez eta nolabait hura eredu bezala hartuz.

Argi Berri Elkarteko zuzendaritzak hasieratik mantendu du lehiaketa hau, nahiz eta koronabirusaren mamua presente izan dute. Nork bere etxean landu ditzakeenez bertso paperak, baina, ez legoke arrazoirik bertan behera uzteko. Gauzak horrela, txapelketak martxan jarraitzen du eta bihar izango da azken eguna interesa dutenek haien proposamenak aurkezteko. Aurten ere, hiru mailatan banatzen da sailkapena. Gaztetxoen mailan, 13 urte artekoentzat, parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertsopaper bidal ditzake eta bertsopaper bakoi-tzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez bi eta gehienez lau izango dira. Gazteen mailari erreparatz, 14 eta 18 urte artekoentzat, eta helduen mailan, 2001ean edo aurretik, parte hartzaileek ere nahi adina bidali ahalko ditu eta bertsopaper bakoitzeko, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertso idatzi beharko dituzte. Gaztetxoen mailan, baina, neurria eta doinua libreak dira. Gaia, etxetik ezin atera izango da, orain hilabete batzuk bizi izan dugun egoerari erreparatuz. Gazteen eta helduen mailetan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.

Hilabete edo aste hauetan sormena martxan jarri dutenek Argi-Berri Elkartea, Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa, Gipuzkoa Kalea 15 behea, 20240, Ordizia helbidera bidali ditzakete sortutakoak, edo aitor-c@aek.eus korrreo elektronikora. Sari banaketa irailaren 13an izango da, eta beste behin lehiaketa honek erakutsiko du bertso paperen benetako xarma.