- Lazkaoko Gerriko Elkarteak beste proposamen interesgarri bat eskainiko du bihar, bertara gerturatu nahi duen ororentzat. Hain zuzen, koronabirusaren inguruko solasaldia antolatu dute. Hizlariak Maialen Atin Carrion anbulategiko medikua eta Maialen Gonzalez Holguera ospitaleko erizaina izango dira. COVID-19aren ondorioz zer gertatu den azalduko dute, nola gauden eta zer gertatu litekeen. Sarrera doakoa da eta maskara derrigorrezkoa. Saioa 18.30ean hasiko da Gerriko elkartean bertan.