- Gaur arratsaldean, Zaldibiako parke botanikoan Aralar, mundua leku den lurra liburuaren irakurraldi musikatua egingo dute. Hitzordua 19.00etan hasiko da eta testuaren egile diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre idazleen parte hartzearekin, Pello Ramirezek musikaz lagundua egingo da. Ordubeteko emanaldia izango da eta emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago agertu beharko da.