- Bigarren fasearekin batera normaltasunerako bidea hartu da, eta Lazkaoko Udalak bihar egingo du ohiko Osoko Bilkura, arratsaldeko 18.30ean. Presentziala izango da eta udaletxean egingo da, ohiko legez. Landuko diren gaien artean dago COVID-19a dela eta merkatari eta ostalariei zehaztutako diru- laguntzak emateko oinarriak, baita pandemiaren eraginez Udal tasetan hobariak zehaztea ere. Horrez gain, 2020 urteko aurrekontua burutzeko Udal araua aldatu eta kreditu gehigarria bozkatu beharko dituzte ordezkariek eta baita kirol zerbi-tzuak esleitzeko kontratazio espedienteak, besteak beste.