- Gaur ziren hastekoak Legorretan Azintzio jaiak. Udalak jakitera eman duenez, “ez dago baldin-tzarik kalean ezer ospatzeko”, nahiz eta atera daitezkeen kalera, ordutegi gabe. Arduraz jokatzeko eskatu dute, eta beste modu batera ospatu beharko direla aurtengo festak. Hala, gaur, 18.30ean, Instagram bidez txupinazoa ikusi ahalko da eta 19.00etan herritarren argazkiekin egindako ikusentzunezkoa jarriko dute.