- Datorren ikasturtera begira, 2020-2021, Beasaingo Loinatz Musika Eskolak matrikula zabaldu du ikasle berrientzat. Hain zuzen ere, tramiteak maiatzaren 29ra bitartean egin ahalko dira. Jakinarazi dutenez, plaza mugatuak daude, eta, beraz, izen ematearen ordena errespetatuko da. Informazio gehiagorako Musika Eskolarekin harremanetan jarri 943 028 105 telefonoan eta musikal@beasain.eus helbidean.