- Fase aldaketen harira, biztanleen errealitatea aldatzen doa, eta neurriak nahiz eta zorrotzak izaten jarraitzen duten, aisialdiaz gehiago gozatzeko aukera ematen digu.

Hala ere, egun hauetan hainbat herritan ikusi diren irudien harira, Beasaingo Udalak adierazpen bat atera du, gogoratuz oraindik ere alarma egoeran gaudela eta zentzuz jokatu behar dela.

"Saltokiak eta, batez ere, ostalari-tza establezimenduak ireki diren lehen egunetan, orohar, oinarrizko segurtasun, babes eta osasun neurriak ez dira bete hainbat herritarren aldetik. Bereziki, pertsonen artean bi metroko segurtasun tartea mantentzeari dagokiona", azaldu dute. Horren harira, eta gertatutakoa ikusirik, Beasaingo Udalak herritarrei erantzukizunez, zentzuz eta arduraz jokatzeko deia zabaldu die osasun agintariek adierazitako arauak betetzerako orduan.

"Kutsatzeko arriskuak bere horretan jarraitzen du, eta ez da ahaztu behar gaixotasunarekiko ahulenak direnei, hots, gure adinekoak bereziki direla kaltetuenak. Hori dela eta, jende pilaketak saihestea eta edozein egoeran pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia manten-tzea eskatzen da. Atzera egin ez dezagun gorde distantzia".

Beste hainbat herri goierritarretako Udalek ere bat egin dute antzeko mezuekin, haien herritarrei eskatuz, batez ere, distantziak mantentzeko eta eskuak garbi izateko. Adibidez, Zaldibiako Udalak, Zukati ta danokati, bi metro eta eskuk garbi kanpaina komunikatiboa jarri du abian.