Herriko merkataritzaren paisaia euskaldunduko da


14.05.2020 | 23:51

beasain – Herritarren sailetik euskarak komertzioetan presentzia gehiago izatea nahi dute, baita gaztelaniaz dauden errotulu nagusiak eta irudi korporatiboetako elementuen kopurua jaitsi ere. Saileko ordezkariek azaldu zutenez, iazko halako laguntzen eskariek gora egin zuten, eta horregatik eskatu da aurtengo urteari dagokion dirulaguntza kopurua mantentzea, eta hala erabaki da.

Beasaingo alderdi guztiak euskararekin kompromezua adierazi zuten eta aho batez onartu hainbat erabaki. Hala, errotuluen kasuan, dirulaguntza kostuaren %50 izatea hobetsi dute, gehienez ere 240 eurokoa. Irudi korporatiboen kasuan, testua euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak eta dirulaguntza gehienez ere 180 eurokoa izango da. Web orria euskara hutsez eginez gero, kostuaren %50 izango da dirulaguntza, kasu honetan, gehienez ere 450 euro. Hala ere, webgunea euskaraz eta beste hizkuntza batean edo batzuetan egonez gero, kostuaren %40 izango da honetara bideratuko den laguntza, gehienez 360 euro.

bestelako erabakiak Bigarren aldiz eta koronabirusak hala behartuta telematikoki egin zen Udalbatza. Osoko bilkurak gai zerrendako beste hainbat aztergai aho batez onartu zituen. Aipagarrienak honako hauek izan ziren: udalekuetako tasak ezar-tzea, hileko azoka bereziko bertako produktuen merkaturatzea ahalbidetzen duten ekoizleei laguntzak onartzea, eta coworkingerako dirulaguntzak eta herriko elkarteei urte hasieran aurreikusitako dirulaguntzak ematea.

Udaleko likidazioaren berri ematerakoan azaldu zuten 2019ko aurrekontua %82,8an gauzatu zela eta gerakina 14,7 milio eurokoa dela.