- Udalbatzak aho batez erabakita, aurten ez dira ez Azin-tzio jaiak ez Corpus Eguna ospatuko Legorretan. “Egun garrantzi-tsuak dira legorretarrontzat, baina, gauden egoeran egonik, herritarron osasuna lehenestea dagokigu denoi”, azaldu dute. Hala ere, nolabait ospatu nahi dituzte jai egun hauek eta horregatik deialdia zabaldu dute herritarren artean festetarako egitarau alternatibo eta xume bat antolatzeko. Teknologiek eta jendearen irudimenak egun horiek ospakizun bilakatzea espero dute.