- Ostiralean 100 urte bete zituen Piedad Marcos Villak, Arangoiti egoitzan bizi den beasaindarrak. Piedad, gaur egun Arangoiti egoitzan isolamenduko preben-tzio-neurriak dituzten gainerako egoiliarren antzera dago eta urtebetetze eguna modu berezian ospatu behar izan zuen. Aitor Aldasoro alkateak zorion-agurra eta lore sorta bat helarazi zion bere urtemugan.