- Joan den asteazkeneko esperientzia positiboari jarraituz, gaur Ordizian "azoka" egingo dute, baina Beti Alai frontoian izango da. Guztira bederatzi ekoizlek salduko dituzte haien produktuak, joan den asteko berdinak izango dira; lau ekoizle alde batean egongo dira eta beste bostak bestean. Erdigunea itxaron espazioa izango da.

"Segurtasun neurriak areago-tzeko egokiagoa deritzogu Plaza Nagusitik frontoira lekualdatzea. Askoz ere kontrolatuago egongo da, segurtasun neurriak zorro-tzagoak dira, eta erosketak egitera sartzen den jende kopurua ere kontrolatuagoa egongo da", azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Atzo langileak frontoia desinfektatzen egon ziren, eta ilararen amaieran bi arraska jarriko dira erosleak sartu baino lehen eskuak xaboiarekin garbi ditzaten.

Ordutegia 9.00etatik 12.00etara izango da, eta produktu galkorrak dituzten ekoizleek jarriko dituzte postuak; hau da, ez dira landare saltzaileak egongo.