Gurasoentzat aholkulari zerbitzua, Legorretan

Olatz Berasategi psikologoaren telefonoa eskuragai dago zalantzak eta aholkuak bideratzeko

23.03.2020 | 01:04

legorreta – Haur eta nerabeekin etxean konfinatuta egoteak zailtasunak ekar ditzakeelakoan, Legorretako Udalak gurasoei aholkularitza emateko eta tratu onak bultzatzeko zerbitzua martxan jarri du. Horretarako, Olatz Berasategi psikologoaren telefonoa eskura egongo da aholkuak eskatu, zalantzak argitu, tentsio momentuei aurre egiteko estrategiak lortu eta bestelako beharrak dituzten gurasoentzat. Hala, 609 60 67 77 telefono zenbakia erabil dezakete gurasoek psikologoarekin hitz egiteko edo Whatsapp bidez galdetzeko.